Urdapilleta, abizen baten historia
Apellidos Vascos y sus orígenes” liburuan honako hau adierazten da: Urdapilleta: urde – pilla, “urde (edo txerri) pila”, “urdalde (txerri-talde)”.
Bidanian eta Beizaman kokatu izan da abizen hori; izan ere, antzina, eremu horretako ezkur-larreetara joaten ziren Urolatik hasi eta Zarautzera bitarteko eremuko abeltzainak beren txerriekin udazkenean, han gaztainondo, pago eta haritz ugari zeudelako.
Gure “Elola Baserria” hain zuzen ere Bidania eta Beizamaren arteko mugan kokatuta dago.
Belaunaldiz belaunaldi gurasoek seme-alabei jakinduria, lanaren balioa eta lur honenganako maitasuna helarazi izanak harro sentiarazten gaitu eta, aldi berean, gutxienez 1550. urtetik jasotakoaren arduradun; izan ere, jakin badakigu urte horretan Joanes Urdapilletak gobernatzen zuela Bidaniko Elola baserria. “Elola baserriaren” historiaren hasiera honako hau da, guk dakigula: Joanesen eskuetatik Gracianen eskuetara igaro zela 1580. urtean; bestalde, azken eskualdatzea 1992an gertatu zen baserria Paulinoren eskutik Pelloren eskuetara igaro zenean.
Horrela bada, 1550. urtetik Urdapilleta batek gidatu du munduaren zatitxo hau.
Bestelako eginkizunetan ibil gintezkeen baina Euskal Txerriaren barru-barruko deiari erantzun genion.
Hori dela-eta, gure oraingo desioa Euskal Txerria zurekin partekatzea eta dastatzea da.
Urdapilleta abizena urteetan zehar
Joanes Urdapilleta
Gracián Urdapilleta
Francisco Urdapilleta
Tomas Urdapilleta
1550-1710
Roke Urdapilleta
Juan Urdapilleta
Andres Urdapilleta
Paulino Urdapilleta
1850-1992
Miguel Urdapilleta
Juan Urdapilleta
Juan Francisco Urdapilleta
Juan Jose Urdapilleta
1710-1850
1992-Gaur egun
Pello Urdapilleta
Baina hori guztia gauzatuko
al zen emakumerik gabe?
1550-1710
1850-1992
1710-1850
1992-Gaur egun
Magdalena Loynaz
Agueda Oruezabal
Pasquala Gibitegi
Josefa Otamendi
Ana María Aizpuru
Josefa Ignacia Lasquibar
María Josefa Rezola
María Bautista Usandizaga
Francisca Urdapilleta
Juana Casilda Urdapilleta
Manuela Josefa Lasa
María Concepción Urtuzaga
Miren Maite Izaguirre
Nagore Urdapilleta
Baserria
Gure baserria XVII. mendeko eraikuntza bat da. Belaunaldiz belaunaldi familian mantendu izan dugu, bere ingurua landuz eta bertatik jaso duguna maitatuz.